Joan eduki nagusira

Aurora Beltrán Tahúres Zurdos taldeko liderra Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Liburutegira etorri da bisitan Rockoteka  ezagutzeko. Gune horrek rockari eskainitako gaikako bilduma zabala du, eta ikasturte honen hasieran ireki zituen ateak Arrosadiko campusean. Rockotekak aisialdirako eta ikaskuntzarako leku bat eskaintzen du musika-genero horrek kulturan eta gizartean duen garrantzia aztertzeko. Abeslari eta  konpositoreak, gitarra aldean zuela, bere errepertorioko abesti batzuk jo ditu ikasle eta langile multzo baten aurrean.

zoom Aurora Beltrán gitarrarekin abesti bat jotzen NUPeko Rockotekan.

Aurora Beltrán gitarrarekin abesti bat jotzen NUPeko Rockotekan.

Abeslariak Rockoteka bisitatu du. Gunea Ikasketa-gelan dago (beheko solairuan), eta hainbat material ditu, hala nola liburuak, aldizkari espezializatuak, ikus-entzunezko materialak eta “merchandising”-a. Bisitari amaiera emateko, Aurora Beltránek bere errepertorioko zenbait abesti jo ditu autografoak sinatu eta hala eskatu diotenekin argazkiak atera aurretik.  Azkenik, NUPeko opari batzuk eman dizkiote esker onez.

zoom Aurora Beltrán NUPeko Liburutegiko langileekin Rockotekan.

Aurora Beltrán NUPeko Liburutegiko langileekin Rockotekan.

Nafarroako rockarekin lotutako pertsona bat Rockotekara bisitan etortzen den bigarren aldia da hau, Enrique Villarreal Armendáriz El Drogas izen bereko taldearen liderrak aurreko urtarrilean egindako bisitaren ondoren.

Materialak ematea

Rockotekak materialak emateko eskatzen du bere funtsak handitzen jarraitzeko.  Hainbat gauza ematen ahal dira, hala nola rockari eta haren azpigeneroei buruzko historiak biltzen dituzten liburuak, artisten eta musika-banden biografiak, aldizkari espezializatuen zenbakiak, biniloak, CDak, kaseteak eta DVD originalak... baita “merchandisinga” ere. Maileguak Liburutegiko mailegu-mahaian utzi behar dira. Gaiari buruzko edozein zalantza argitzeko, deitu 948 16 90 64 telefono zenbakira (8:00etatik 15:00etara) edo idatzi mezu bat bupna@unavarra.es posta elektronikoko helbidera.