Aidán Morán Lama Navarro Villoslada BHIko ikasleak brontzezko domina lortu du duela gutxi Valentzian egin den Espainiako Fisika Olinpiadan. Lehiaketa horren tokiko fasearen irabazlea da. Tokiko fasea martxoan egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP). Alejandro Vázquez López Nafarroan bigarren postuan sailkatu zen Ibaialde BHIko ikasleak ohorezko aipamena lortu du fase nazionalean. Bi ikasleek Foru Komunitatea ordezkatzen zuten, eta Ricardo San Martin Murugarren NUPeko Fisika Aplikatuko irakaslea joan zen haiekin.


Nafarroako ordezkaritza, Valentzian. Ezkerretik eskuinera, Ricardo San Martín, Alejandro Vázquez (aipamena) eta Aidan Morán (brontzezko domina).
Espainiako Fisika Olinpiada 1994an hasi ziren egiten, eta bi probatan egituratzen da: bata, esperimentala; eta bestea, teorikoa. Gai-zerrenda DBHko eta batxilergoko Fisikako curriculum ofiziala da, eta edizio honetan 100 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute, tokiko 36 faseetan sailkatuta. Probak egiteaz gain, parte hartu zuten ikasleek Valentziara eta Valentziako Unibertsitatera, ekitaldiaren egoitzara, bisita kulturalak egin zituzten.
Espainiako Fisika Olinpiadak helburu hauek ditu: bokazio zientifikoak sustatzea, nazioz gaindiko lehiaketetan Espainia ordezkatuko duten ikasle irabazleak hautatzea eta irakaskuntza suspertzea, fisikak gero eta garrantzi handiagoa baitu zientziaren eta teknologiaren alderdi guztietan eta gazteen prestakuntza integralean.