Batxilergoko hiru ikaslek "ex aequo" irabazi dute Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) antolatutako Ekonomiako XVI. Olinpiadaren tokiko fasea Álvaro Fernández de Arcaya Guinea (Iruñeko Monjardín lizeoa), Iñaki Iriarte Díaz (Zizur Txikiko San Fermin ikastola) eta Ángela Sánchez Francés (Iruñeko Navarro Villoslada BHI) dira. Hori dela eta, Espainiako Ekonomiako Olinpiadaren fase nazionalean parte hartuko dute. Ekainaren 30etik uztailaren 2ra bitartean eginen da Alacanteko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean.


Ezkerretik eskuinera: Cristina Bayona (NUPeko errektoreordea), Álvaro Fernández de Arcaya (Monjardin lizeoa), Iñaki Iriarte (San Fermin ikastola), Ángela Sánchez Francés (Navarro Villoslada BHI) eta Juan Miguel Benito NUPeko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa.
Foru Komunitateko 16 ikastetxetako Batxilergoko 2. ikasmailako 61 ikaslek hartu dute parte lehiaketa horretan, eta Monjardin lizeoa ere saritu dute hobekien sailkatutako ikastetxea izateagatik bere ikasleen noten batezbestekoa egin ondoren. Ikastetxe hori ordezkatuz, Álvaro Fernández de Arcaya Guinea ikasleaz gain, beste hiru ikaslek parte hartu zuten: Nahia Huici Torres, Claudia Quindimil Odériz eta Amaia Vallés Martín. Arturo Iturralde Los Arcos irakasleak prestatu zuen taldea.


Monjardin lizeoa, saritua ikastetxe hoberena izateagatik. Ezkerretik eskuinera: Cristina Bayona (errektoreordea), Álvaro Fernández de Arcaya, Nahia Huici Torres, Claudia Quindimil, Amaia Vallés, Arturo Iturralde (irakaslea) eta Juan Miguel Benito (dekanoa).
Ikastetxe parte-hartzaileak
Ekonomiako Olinpiadaren tokiko fasean parte hartu zuten ikasleak sei herritako ikastetxetakoak ziren: Barañain (Barañain BHI) Burlata (Ibaialde BHI), Zizur Txikia (San Fermin ikastola), Martzilla (Marqués de Villena BHI), Iruñea (Basoko BHI, Biurdana BHI, Navarro Villoslada BHI, Plaza de la Cruz BHI, Claret Larraona ikastetxea, Irabia ikastetxea, Nuestra Señora del Huerto ikastetxea, Santo Tomás ikastetxea eta Monjardin lizeoa) eta Tutera (Benjamín de Tudela BHI, Valle del Ebro BHI eta San Francisco Javier ikastetxea).
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak antolatu du Ekonomiako Olinpiadaren tokiko fasea, eta bere helburua da ekonomiaren eta enpresaren azterketa sustatzea Batxilergoko ikasleen artean. Espainiako unibertsitate publikoetako Ekonomia eta Enpresa Zientzien fakultateetan egiten da Ekonomiako Olinpiada.