Joan eduki nagusira

Aurten Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) zortzi ikasleko talde bat ari da parte hartzen Matematika Ligaren bigarren edizioan. Matematikako Ikasleen Elkarte Nazionalak (ANEM) antolatu du lehiaketa, matematikarekin, estatistikarekin eta datuen zientziarekin lotutako graduetako ikasleen topagune gisa. Lehiaketa unibertsitateartekoa da, eta matematika gizartera hurbiltzea ere bada haren helburua.

zoom Zutik, ezkerretik eskuinera: Hugo Lozano, Xavier Praturlon, María Virto, Martín Pascual eta Íñigo Aguirre. Makurtuta (ezkerretik eskuinera): Íñigo Larraza, Iván Nieto eta Martín Pascual.

Zutik, ezkerretik eskuinera: Hugo Lozano, Xavier Praturlon, María Virto, Martín Pascual eta Íñigo Aguirre. Makurtuta (ezkerretik eskuinera): Íñigo Larraza, Iván Nieto eta Martín Pascual./p>

Lehiaketan hogeita hamar talde ari dira parte hartzen beste hainbeste unibertsitatetakoak, eta telematikoki ari dira parte hartzen nagusiki. Partidak bi talderen artean jokatzen dira txandaka. Norgehiagoka bakoitzean, talde bakoitzak arerioak baino lehenago ebatzi behar ditu olinpiada motako hiru problema, eta horietan arrazoibide logikoa, asmamena eta matematikaren ezagutza funtsezkoak dira. Horretarako, laurogeita hamar minutu dituzte. Lehiaketa urrian hasi zen eta maiatzean amaituko da, nahiz eta azterketa garaian ez den partidarik jokatzen.

Honako hauek osatzen dute NUPeko taldea, Matemágicos izenekoa: Íñigo Aguirre Zazo (Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako eta Ingeniaritza Biomedikoko Gradu Bikoitza), Íñigo Larraza de la Torre (Datuen Zientziako Gradua), Hugo Lozano Mendoza (Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua), Martín Pascual García (Datuen Zientziako Gradua), Iván Nieto Gutiérrez (Datuen Zientziako Gradua), Xavier Praturlon Francés (Datuen Zientziako eta Bioteknologiako Gradu Bikoitza) eta Alberto Yustes Correro (Datuen Zientziako eta Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradu Bikoitza). María Virto Martínez da ordezkaria (Datuen Zientziako Gradua).