Apirilaren 12an, larunbata, NUPeko Nekazaritzako Ingeniaritzako Eskola Teknikoan (NIBGMET) ematen diren titulazioetako 144 ikaslek parte hartu zuten zentro horretako graduazio-ekitaldian. Protokolo-ekitaldia Nafarroako Kiroldegi Unibertsitarioan egin zen, eta 1.900 bat lagun joan ziren ekitaldira graduatutakoen adiskide eta senitartekoak eta titulazioko irakasleak tarteko.
Ekitaldiaren buru izan ziren Luis Gandía Pascual Irakasleen Gaietarako errektoreordea, Ramo Barrena Figueroa NIBGMETeko zuzendaria; eta Oscar Landarroitajauregi Casado promozioetako aitabitxia. Ekitaldiari hasiera eman zioten Lucía Aranaz Saez eta Carlos Soria Elizalde ikasleen ordezkariek, eta ondoren Oscar Landarroitajauregi aitabitxiak hitz egin zuen. Gero Ramo Barrena NIBGMETeko zuzendaria mintzatu zen. Gero, diplomak eman zitzaizkien parte-hartzaileei, eta, ekitaldiari amaiera emateko, Luis Gandía errektoreak hartu zuen hitza eta Gaudeamus igitur ereserki unibertsitario tradizionala abestu zen.
Graduatu ziren ikasleak honako titulazio hauetakoak dira: Gradua Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan, Gradua Bioteknologian, Gradua Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzan, Gradua Datuen Zientzian, Gradua Zientzian, Gradu Bikoitza Datuen Zientzian eta Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan eta Gradu Bikoitza Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan eta Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzan.