Joan eduki nagusira

Apirilaren 11n, ostirala, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Zientzia Juridikoen Fakultatean ematen diren bi titulazioetako (Zuzenbide Graduko eta Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako Graduko XII. promozioko) 120 ikaslek ikastetxe horretako graduazio-ekitaldian parte hartu zuten.  Protokolo-ekitaldia Nafarroako Kiroldegi Unibertsitarioan egin zen, eta 1.700 bat lagun joan ziren ekitaldira graduatutakoen adiskide eta senitartekoak tarteko.

zoom graduacion juridicas

Graduatutako promozioak, agintari akademikoekin eta aitabitxiarekin batera.

Ekitaldiaren burua izan ziren Roldán Jimeno Aranguren Unibertsitateko idazkari nagusia, Beatriz Rodríguez Sanz de Galdeano Fakultateko dekanoa eta Julen Llorens Espada promozioen aitabitxia. Ekitaldiari hasiera eman zioten África Betelu Mendivilen eta Nerea Arrasate Garroren hitzek, ikasleak ordezkatuz, eta Julen Llorens aitabitxi eta NUPeko irakasleak hitz egin zuen. 

zoom graduacion juridicas

Nafarroako kiroldegi unibertsitarioan egindako protokolo-ekitaldiaren une bat.

Ondoren, Beatriz Rodríguez dekanoak hitz egin zuen. Geroago, diplomak banatu zitzaizkien parte-hartzaileei, eta, ekitaldiari amaiera emateko, Roldán Jimeno Unibertsitateko idazkari nagusiak hartu zuen hitza. Ekitaldia Gaudeamus igitur ereserki unibertsitario tradizionalarekin amaitu zen.