Joan eduki nagusira

Apirilaren 12an, larunbata, osotara 198 ikaslek hartu zuten parte Erizaintzako Graduko eta Psikologiako Graduko graduazio-ekitaldian. Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Osasun Zientzien Fakultateko titulazioak dira biak. Ekitaldia 19:00etan egin zen, Sario eraikineko Fernando Remacha aretoan, eta 2.300 bat lagun izan ziren bertan, graduatuen senitartekoak eta adiskideak tarteko.

zoom Ekitaldiko une bat.

Ekitaldiko une bat.

Ekitaldiaren buru izanen dira Jorge Elso Torralba Nazioartekotzeko eta Lankidetzako errektoreordea, Almudena Sánchez Villegas Osasun Zientzien Fakultateko dekanoa eta Tomás Belzunegui Otano promozioetako aitabitxi, irakasle eta medikua.

zoom Pabiloia, ekitaldian.

Ekitaldiari hasiera eman zioten Mario Larrión Fernández, Celia Sáenz de Miguel eta Monike Sánchez Martínezen hitzek, ikasleak ordezkatuz, eta ondoren Tomás Belzunegui Otano aitabitxiaren hitzaldia izan zen. Jarraian, Almudena Sánchez Villegas fakultateko dekanoak hitz egin zuen, eta ondoren Medikuntzako Graduko egresatuek juramentu hipokratikoa egin zuten. Jarraian, diplomak eman zitzaizkien titulazioetako graduatuei. Ekitaldia Jorge Elso errektoreordearen hitzaldiarekin amaitu zen, eta Gaudeamus igitur ereserki unibertsitario tradizionalak eman zion itxiera.
 

zoom Promozio guztietako ikasleak.

Promozio guztietako ikasleak.