Duela gutxi Mendillorri, Padre Moret-Irubide eta Plaza de la Cruz bigarren hezkuntzako institutuetako Batxilergoko 333 ikasle etorri dira bisitan Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Arrosadiko campusera. Ikastetxe horiek guztiak Iruñean daude. Erakunde akademikoak etorkizuneko ikasleei zuzendutako prestakuntza eta zerbitzuen eskaintza ezagutarazteko antolatzen dituen bisiten programaren barruan dago jarduera hori.
Arrosadiko campusean egindako egonaldian, taldeek informazioa jaso zuten erakundeko sei fakultate eta goi mailako eskola teknikoek emandako 27 graduei, 8 gradu bikoitzei eta nazioarteko 7 programei buruz. Orobat, jarduerari esker, lehen hurbilketa bat egin zuten NUPek eskaintzen duen unibertsitateko bizitzara eta ingurune akademikora.