Joan eduki nagusira

Apirilaren 14an, astelehena, 19:00etan, Sergio Castro “profesor10demates” YouTubeko kanaleko dibulgatzaileak  zuzeneko esperimentuak izanen dituen hitzaldi bat emanen du Bisitazioko Amen eraikinean (San Frantzisko kalea, 5), NUPek gonbidatuta. Ekitaldiaren izenburua “Hori bai hezurra, zientzialaria eta bere metodoa” da. Jarduerara sarrera librea da tokiak bete arte, eta Unibertsitateko Kultur Proiektuen deialdiak finantzatzen du. Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzaren mende dago atal hori.

Hitzaldian, matematikako, fisikako eta kimikako irakasleak ibilbide bat eginen du zientziaren eta teknologiaren historian zehar. Etxeko esperimentuak eginen ditu, eta metodo zientifikoak desinformazioaren aurrean duen garrantzia azalduko du. Hizlaria Komunikazio Zientifikoko Espainiar Elkarteko kidea da, eta “profesor10demates” youtubeko kanalaren sortzaileetako bat.