Joan den apirilaren 5ean, larunbata, 272 ikaslek parte hartu zuten Nafarroako Unibertsitate Publikoko Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoko (IITIGMET) graduazio-ekitaldian. 2.300 bat lagun joan ziren ekitaldira, graduatuen senitartekoak eta adiskideak tarteko.
Ekitaldia Nafarroako kiroldegi unibertsitarioan egin zen, eta honako hauek izan ziren ekitaldiaren buruak: Edurne Barrenechea Tartas Garapen Digitaleko errektoreordea, Alfredo Ursúa Rubio IITIGMETeko zuzendaria eta Alberto Guerrero Agós ekitaldiko aitabitxi, NUPeko ingeniariari eta Ingeteam-eko CTOa.
Ekitaldiari hasiera emanen zioten Itziar Toquero Iriarteren eta Cristian Veizaga Ibáñezen hitzek, ikasleak ordezkatuz, eta ondoren Alberto Guerrero Agós aitabitxiak hitz egin zuen. Ondoren Alfredo Ursúa ikastegiko zuzendaria mintzatu zen, eta diplomak eman zitzaizkien titulazioetako graduatuei. Ekitaldiari amaiera eman zioten Edurne Barrenechea errektoreordearen hitzaldiak eta “Gaudeamus igitur” unibertsitateen himno tradizionalak.
Parte hartu zuten promozioak
Graduatu ziren ikasleak honako promozio hauetakoak ziren: XII Ingeniaritza Mekanikoko Gradua; XII Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua; XII Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Gradua; XII Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako Gradua; V Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako Graduaren Nazioarteko Programa; XII Ingeniaritza Informatikoko Gradua; IV Ingeniaritza Biomedikoko Gradua; II Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako eta Ingeniaritza Biomedikoko Gradu Bikoitza eta I Ingeniaritza Termikoko Gradu Duala.