Joan eduki nagusira

Apirilaren 5ean, larunbata, 212 ikaslek parte hartu zuten Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko graduazio-ekitaldian. Ekitaldia Nafarroako kiroldegi unibertsitarioan egin zen, eta 2.200 bat lagun bertaratu ziren, graduatuen senitartekoak eta adiskideak tarteko.

zoom Graduatutako promozio guztietako ikasleak.

Graduatutako promozio guztietako ikasleak.

Ekitaldiaren buru izan ziren Cristina Bayona Sáez Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordea, Juan Miguel Benito Ostolaza Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa eta Alberto Almoguera Martón ekitaldiko aitabitxia, ekonomialaria eta NUPeko egresatua. 

zoom Graduazio-ekitaldiko une bat.

Graduazio-ekitaldiko une bat.

Ekitaldiari hasiera eman zioten Paula Varea Garcíaren eta David García Corresen hitzek, ikasleak ordezkatuz, eta ondoren Alberto Almoguera aitabitxiak hitz egin zuen. Jarraian, Juan Miguel Benito Ostolaza Fakultateko dekanoaren txanda izan zen, eta, gero, diplomak eman zitzaizkien titulazioetako graduatuei. Ekitaldia Cristina Bayona errektoreordearen hitzaldiarekin amaitu zen, eta Gaudeamus igitur ereserki unibertsitario tradizionalak eman zion itxiera.

zoom Ikasleak, ekitaldian.

Ikasleak, ekitaldian.

Ekitaldian izan ziren promozioak

Graduatu ziren ikasleak honako titulazio hauetakoak dira: Ekonomiako Gradua, Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradua, Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Graduaren Nazioarteko Programa, Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Ekonomiako Gradu Bikoitzaren Nazioarteko Programa, Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza eta Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzaren Nazioarteko Programa.