Joan eduki nagusira

Duela gutxi Claret Larraona, Irabia-Izaga eta Santa Teresa (Teresiarrak) ikastetxeetako Batxilergoko 237 ikasle etorri dira bisitan Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Arrosadiko campusera. Ikastetxe horiek guztiak Iruñean daude.  Erakunde akademikoak etorkizuneko ikasleei zuzendutako prestakuntza eta zerbitzuen eskaintza ezagutarazteko antolatzen dituen bisiten programaren barruan dago jarduera hori.

zoom colegio claret

Claret Larraona ikastetxeko ikasleak, Arrosadiko campusera iristean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko goi mailako bi eskola teknikoek eta lau fakultateek 2025-2026 ikasturterako eskaintzen dituzten 27 gradu, zortzi gradu bikoitz eta nazioarteko zazpi programei buruzko informazioa jaso zuten ikastetxeek.
 

zoom colegio irabia

Irabia-Izaga ikastetxeko ikasleak, NUPen.

zoom colegio santa teresa

Santa Teresa ikastetxeko ikasleen irudia.