Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) eztabaida-taldea final laurdenetara iritsi da G-9 Taldearen unibertsitatearteko Eztabaida Ligaren XV. edizioan. Eztabaida Liga Gasteizen egin zen, eta honako hauek osatu zuten NUPeko eztabaida-taldea: Paula Calvo Bayon (Psikologiako Gradua), Ángela González Ruiz (Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritzako Gradua), Fermín Pascual Salinas eta Oumy Samb Diagne (biak Zuzenbideko Gradukoak).   Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatu zuen lehiaketa.

zoom liga debate g9

NUPeko eztabaida taldea, EHUn. Ezkerretik eskuinera Fermín Pascual, Paula Calvo, Oumy Samb Diagne eta Ángela González.

Gainera, Rafael García Santos Nekazaritza eta Baso Ingeniaritzako irakaslea epaimahai lanetan aritu zen NUP ordezkatuz eta Begoña Pérez Eransus unibertsitate bereko Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordea lehiaketako azken egunera joan zen ordezkari instituzional gisa. Lehiaketa Eusko Legebiltzarrean egin zen (Gasteiz). Nafarroako Parlamentuak laguntzen du NUPeko eztabaida-jarduera guztietan.

Errioxako Unibertsitateak irabazi zuen Unibertsitatearteko XV. Eztabaida Liga, eta gai hau izan zuten eztabaidagai: “Prestatuta al daude europar herrialdeak klima-aldaketak ekar ditzakeen hondamendi naturalei behar bezala erantzuteko?”.

Unibertsitateen G-9 Taldea

Honako unibertsitate publiko hauek osatzen dute Unibertsitateen G-9 Taldea: Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Errioxako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Oviedoko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Zaragozako Unibertsitatea, bai eta Murtziako Unibertsitatea ere entitate laguntzaile gisa.