Joan eduki nagusira

Apirilaren 4an, ostirala, Nafarroako Unibertsitate Publikoko 447 ikaslek parte hartu zuten erakunde akademikoko masterren baterako graduazio ekitaldian. Graduazioa Nafarroako kiroldegi unibertsitarioan egin zen.  Graduatu zirenek ahaide eta adiskideak izan zituzten lagun, eta, horrenbestez, 2.300 pertsona bertaratu ziren. Aitor Erce NUPeko 2024ko ikasle ospetsua eta zor publikoan aditua den ekonomista izan zen promozioen aitabitxia. 

zoom TEXTO ALT

Masterren graduazioaren une bat.

Garazi Aizkorbe Escricheren eta Sergio Andrés Domínguez Martínezen hitzekin hasi zen ekitaldia, graduatzen zirenak ordezkatuz, eta ondoren Aitor Ercek hitz egin zuen. Gero, Alfredo Ursúa Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoko zuzendari berriak esku hartu zuen, eskola eta fakultateetako agintari akademikoak ordezkatuz.    Jarraian, diplomak banatu zitzaizkien parte-hartzaileei, eta, ekitaldiari amaiera emateko, Cristina Bayona Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordeak hitz egin zuen eta Gaudeamus igitur ereserki unibertsitario tradizionala abestu zen.

zoom TEXTO ALT

Ikasleak, NUPeko kiroldegian egindako ekitaldian.

Ekitaldian izan ziren masterren promozioak

Ikasketak amaitzeko ekitaldian, unibertsitateko masterreko titulazio hauetako ikasleek parte hartu zuten:  Historiako eta Memoriako Masterra; Gizabanako, Familia eta Taldeekiko Esku-hartze Sozialeko Masterra; Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Masterra; Historiako eta Memoriako eta Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Master Bikoitza; Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietako Unibertsitate Masterra; International Businesseko Masterra; Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketako (ERP) Masterra; Abokatutzarako eta Prokuradoretzarako Sarbideko Unibertsitate Masterra; Abokatutzarako eta Prokuradoretzarako Sarbideko eta Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzako Unibertsitate Master Bikoitza eta Lan Arriskuen Prebentzioko Masterra.  

Orobat parte hartu zuten master hauetako ikasleek: Ingurumen Agrobiologia; Nekazaritzako Ingeniaritza; Informazio Geografikoko eta Teledetekzioko Sistemak; Bioteknologiako Ikerketa eta Berrikuntza eta Nekazaritzako Elikagaien Industriako Teknologiako eta Jasangarritasuneko Unibertsitate Masterra. Master hauetako ikasleek ere bai: Telekomunikazio Ingeniaritzako eta Komunikazio Aurreratuetako eta Ikusmen Artifizialeko Unibertsitate Master Bikoitza; Ingeniaritza Informatikoko eta Zibersegurtasuneko Master Bikoitza; Proiektuen Zuzendaritzako Unibertsitatearteko Masterra; Ingeniaritza Informatikoko Unibertsitate Masterra; Telekomunikazio Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra; Ingeniaritza Biomedikoko Masterra; Zibersegurtasuneko Masterra; Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzako Masterra; Ingeniaritza Mekaniko Aplikatu eta Konputazionaleko Masterra; Ingeniaritza Industrialeko eta Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitateko Master Bikoitza; Unibertsitate Masterra Energia Berriztagarrietan: Bihurketa Elektrikoa eta Sareko Integrazioa Sistema Eoliko eta Fotovoltaikoetan; eta Unibertsitate Masterra Ingeniaritza Industrialean.

Azkenik, Osasun Zientzietako Ikerketako Masterreko, Osasun Publikoko Masterreko eta Osasunaren arloko Psikologia Orokorreko Masterreko ikasleak ere graduatu ziren.