Joan eduki nagusira

Heldu den apirilaren 8an, asteartea, Bisitazioko Amen eraikineko Pinaquy aretoan (sarrera San Frantzisko kaleko 5 zenbakitik) Isabel Menéndez Menéndez Burgosko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Publizitateko katedradunak emakumeen aurkako sexu-indarkeriari buruzko hitzaldia emanen du. Saiorako sarrera librea da tokiak bete arte, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Demokrazia eskolaren barruan dago.

Isabel Menéndezen CV laburra

Isabel Menéndez Burgosko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Publizitateko katedraduna da. Isabel Menéndez Filosofian doktorea da, Publizitatearen arloko Estrategiako eta Sormeneko masterduna eta Kazetaritzako lizentziaduna. Haren ikerketa-ibilbidearen muina kultur industrien analisi feminista da. Generoaren irudikapena interesatzen zaio, bereziki zineman eta telebistan, baina baita publizitatean, sare sozialetan, musikan, argazkilaritzan edo kazetaritzan ere.

Bere ibilbidean zehar, 200 lan baino gehiago argitaratu ditu: artikuluak, erreseinak, liburuak eta liburuen kapituluak. Haren azken lana “¿Puede la publicidad ser feminista? Teoría y práctica de la femvertising” izan da, 2023an argitaratua Editorial UOC argitaletxearekin. Gaur egun, Burgosko Unibertsitateko Berdintasun Unitateko zuzendaria eta RUIGEUko koordinatzailea da (Genero Berdintasunerako Unitateen Sarea Unibertsitate Bikaintasunerako).

NUPeko Demokrazia Eskola

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Demokrazia Eskola interpretazio-gako funtsezkoetako batzuk Nafarroako herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin sortu da, egoera politikoa ulertzen eta gaurkotasun demokratikoaren barrenaldeak aztertzen ikas dezaten. Espainiako eta nazioarteko eztabaida intelektualean agertzen diren gai eta polemika garrantzitsuenetako batzuk aztertu eta eztabaidatuko dira, eta, horretarako, landuko den alderdi bakoitzeko adituak ekarriko dira. Jorge Urdánoz Ganuza irakaslearen ekimena da, eta Iruñeko Udalaren laguntza du ekimenak.