Erriberako hiriburuko Benjamín de Tudela, Tafallako Sancho III el Mayor eta Zangozako Sierra de Leyre bigarren hezkuntzako ikastetxeak bisitan etorri dira Nafarroako Unibertsitate Publikora (NUP), erakunde horren datorren ikasturteko ikasketa eta zerbitzuen eskaintza ezagutzeko. Zehazki, 149, 75 eta 37 laguneko taldeak izan ziren, hurrenez hurren.
Campusean egindako egonaldian, ikasleek informazioa jaso zuten erakundeko sei fakultate eta goi mailako eskola teknikoek emandako 27 graduei, 8 gradu bikoitzei eta nazioarteko 7 programei buruz. Orobat, jarduerari esker, lehen hurbilketa bat egin zuten NUPek eskaintzen duen unibertsitateko bizitzara eta ingurune akademikora.