Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) txapeldunordea izan da 2025eko Pilotako Zabalki Nazioarteko Unibertsitatearteko Txapelketan. Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateak antolatutako txapelketa duela gutxi egin zen Biarritzen eta Baionan. NUPek 17 kirolarik osatutako ordezkaritza bidali zuen (11 gizonezko eta 6 emakumezko), eta, modalitateen arabera, hiru lehen postu, bi bigarren postu eta bi hirugarren postu lortu zituen.     

Aurten 29. edizioa izan duen txapelketa horren helburua kirolaren bidez estatuen arteko mugaren bi aldeetako hezkuntza-erakundeetako ikasleak elkartu daitezela bultzatzea da.

Bederatzi unibertsitate hauek parte hartu zuten lehiaketan: Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitate (antolatzailea), Bordeleko Unibertsitatea, Tarbeko Unibertsitate Teknologikoa (Okzitaniar Pirinioak), Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Valentziako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Errioxako Unibertsitatea eta Kantabriako Unibertsitatea.

zoom NUPeko kirol ordezkaritza, Biarritzera iristean.

NUPeko kirol ordezkaritza, Biarritzera iristean.

NUPeko ikasle irabazleak kategorien arabera

NUPeko ikasle hauek sailkatu ziren lehen postuetan: Jon Lacabe Villanueva (Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradua) eta Igaitz Apezteguia Bidegain (Ingeniaritza Mekanikoko Gradua) gizonezkoen banakako eskuzkoan; Leyre Artázcoz Velaz (Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradua) emakumezkoen frontballean; eta Juan Induráin Díaz (Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradua) gizonezkoen larru paletan. 

Bigarren postuan sailkatu ziren Miguel Iraburu (Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua) eta Hugo Ezcurdia Nicuesa (Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua) gizonezkoen trinketean; eta Anai Maiza (Haur Hezkuntzako Irakasletzako Gradua), gizonezkoen frontballean. Ikasle hauek hirugarren postuan sailkatu ziren: Izaro Arbizu Lapieza (Ingeniaritza Biomedikoko Gradua) eta Olaia Sarasíbar Toral (Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Gradu Bikoitza), biak emakumezkoen trinketean; eta Irati Purroy Reta (Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Gradua) emakumezkoen goma paletan.