Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) ikasle-talde batek final laurdenetara pasatzea lortu zuen Madrilgo Carlos III Unibertsitateko Eztabaida Lehiaketan. Comillasko Eliz Unibertsitateak irabazi zuen duela gutxi egindako lehiaketa. Honako hau zen aukeratutako gaia: “Espainiak kendu behar al du guraso gameto-emaileen anonimotasuna?”

zoom NUPeko ikerketa-taldea. Ezkerretik eskuinera, Miguel Rodríguez, Adrián Ruiz, Víctor López Valero, Elisaveta Tatarintseva eta María Sánchez.

NUPeko ikerketa-taldea. Ezkerretik eskuinera, Miguel Rodríguez, Adrián Ruiz, Víctor López Valero, Elisaveta Tatarintseva eta María Sánchez.

Honako hauek osatu zuten taldea: Elisaveta Tatarintseva (Soziologia Aplikatuko Gradua), Víctor López Valero (Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako eta Ingeniaritza Biomedikoko Gradu Bikoitza), Adrián Ruiz Elvira (Zientzietako Gradua) eta María Sánchez Francés (Bioteknologiako Gradua). Miguel Matellanes Muruzábal zen taldearen koordinatzailea. Oraingo ekitaldian, Miguel Rodríguez Cuevas aritu zen koordinatzaile lanetan.

Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzak bultzatzen ditu NUPeko eztabaida-jarduerak Unibertsitateko Kulturako eta Kiroletako Unitatearen bidez. Orobat NUPek Nafarroako Parlamentuarekin duen hitzarmenaren bidez finantzatzen dira.