Osotara Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) 55 emakumezko ikertzaile daude Google Scholar/Google Akademikoa sarbide publikoko doako plataformako profiletan oinarritutako emakumezko zientzialarien sailkapen batean. Zientzia Ikerketarako Kontseilu Nagusiak duela gutxi eguneratu du zerrenda, eta haren bidez Espainiako eta nazioarteko 450 erakunde baino gehiagoko 12.000 emakumezko ikertzaile inguru nabarmentzen dira, hainbat ezagutza-arlotan ekoizpen zientifiko garrantzitsua dutenak. Espainian eta Espainiatik kanpo lan egiten duten emakumezko ikertzaile espainiarrak eta Espainiako zentro eta unibertsitateetan lan egiten duten emakumezko ikertzaile atzerritarrak daude “ranking”ean.
CSICen zerrenda Politika eta Ondasun Publikoen Institutuaren Zibermetria Laborategiaren bidez egin da, eta haren xedea da emakumezko ikertzaileen lana ikusaraztea eta zientzia irekia sustatzea ORCID (Open Researcher an Contributor ID) bezalako identifikatzaile pertsonalen eta RoR (Research Organization Registry) bezalako identifikatzaile instituzionalen erabilera estandarizatuaren bidez. Sailkapenak 9.990 emakumezko ikertzaile ditu, eta Google Scholar/Google Akademikoa plataforman oinarritzen da, beste iturri bibliografiko batzuek, ordainpekoek barne, eskaintzen dutenaren aldean estaldura handia baitu.
Emakumezko ikertzaile guztiak
Honako hau da “Ranking”ean sartuta dauden NUPeko emakumezko ikertzaileen zerrenda osoa, beren jakintza-arloarekin eta ikerketa-institutuarekin, eta hurrenkera alfabetikoan: Inés Aguinaga Ontoso (medikuntza prebentiboa eta osasun publikoa, IdiSNA), Patricia Amigot Leache (gizarte-lana eta gizarte-zerbitzuak, I-COMMUNITAS Institutua), Leire Azpilicueta Fernández de las Heras (seinalearen teoria eta komunikazioak, ISC Institutua), Edurne Barrenechea Tartas (konputazioren zientziak eta adimen artifiziala, ISC Institutua), Esperanza Bausela Herreras (bilakaeraren eta hezkuntzaren psikologia, I-COMMUNITAS Institutua), Cristina Bayona Sáez (enpresen antolaketa, INARBE), Marta Beranuy Fargues (nortasuna, ebaluazioa eta tratamendu psikologikoa), Camino Bueno Alastuey (hezkuntzaren didaktika eta literatura, I-COMMUNITAS Institutua), Ana Burusco Juandeaburre (konputazioren zientziak eta adimen artifiziala, ISC Institutua), María Jesús Campión Arrastia (ekonomiarako eta enpresarako metodo kuantitatiboak, INARBE), Rosa María Canals Tresserras (landare-ekoizpena, ISFOOD Institutua), Raquel Chocarro Eguaras (merkaturatzea eta merkatuen ikerketa, INARBE Institutua), Pilar Corredor Casado (finantza-ekonomia eta kontabilitatea, INARBE Institutua), Mónica Cortiñas Ugalde (merkaturatzea eta merkatuen ikerketa, INARBE Institutua).
Silvia Díaz Lucas (teknologia elektronikoa, ISC Institutua), Amaya Erro Garcés (enpresen antolaketa, INARBE Institutua), Jaione Etxeberria Andueza (estatistika eta ikerketa operatiboa, INAMAT2 Institutua), Inmaculada Farran Blanch (landare-ekoizpena, IMAB Institutua), Ana Fernández Militino (estatistika eta ikerketa operatiboa, INAMAT2 Institutua), Teresa García Marco (enpresen antolaketa, INARBE Institutua), Carmen García Olaverri (estatistika eta ikerketa operatiboa, INARBE Institutua), Ariadna García Prado (ekonomia aplikatua, INARBE), Cristina García Vivar (Erizaintza, ISC Institutua), Marisol Gómez Fernández (Aljebra, INAMAT2 Institutua eta Navarrabiomed), Cristina Gómez Polo (Fisika aplikatua, INAMAT2 Institutua), Esther M. González García (landare fisiologia, IMAB), Inmaculada Higueras Sanz (matematika aplikatua, INAMAT2 Institutua), Nerea Jiménez Moreno (kimika analitikoa, INAMAT2 Institutua), Aránzazu Jurío Munárriz (konputazioaren zientziak eta adimen artifiziala, ISC), Idoia Labayen Goñi (fisiologia, ISFOOD Institutua), Estibaliz Larrainzar Rodríguez (landare-fisiologia, IMAB Institutua), Yueh-hsin Lo (ekologia, IMAB Institutua), Olga López de Dicastillo Sainz de Murieta (erizaintza), Sara Marcelino Sádaba (ingeniaritza proiektuak, ISC Institutua), Alicia Martínez Ramírez (aljebra, INAMAT2 Institutua), Lucía Martínez Virto (gizarte-lana eta gizarte-zerbitzuak, I-COMMUNITAS Institutua), Rosa Murillo Pérez (landare-ekoizpena, IMAB Institutua).
Andrea Ollo López (enpresen antolaketa, INARBE Institutua), Miriam Osés Ruiz (landare ekoizpena, IMAB), María José Pajares Villandiego (biokimika eta biologia molekularra), Alicia Peñalva Vélez (didaktika eta eskola-antolamendua, I-COMMUNITAS Institutua), Rosa Ana Pérez Herrera (teknologia elektronikoa, ISC Institutua), María Jesús Pumar Méndez (erizaintza, IdiSNA), Lucía Ramírez Nasto (mikrobiologia, IMAB), Mercedes Royuela Hernando (landare-fisiologia, IMAB Institutua), Mar Rubio-Varas (historia eta erakunde ekonomikoak, INARBE Institua), Almudena Sánchez Villegas (medikuntza prebentiboa eta osasun publikoa, ISFOOD Institutua), Leticia San Emeterio Garciandía (landare-ekoizpena, ISFOOD Institutua), Idoia San Martín Biurrun (ingeniari elektrikoa, ISC Institutua), Leticia San Martín Rodríguez (erizaintza, ISC Institutua), María Teresa Sanz de Acedo Baquedano (bilakaeraren eta hezkuntzaren psikologia), Cristina Solano Goñi (mikrobiologia, Navarrabiomed), Lola Ugarte Martínez (estatistika eta ikerketa operatiboa, INAMAT2 Institutua), Jaione Valle Turrillas (mikrobiologia, Navarrabiomed), eta Arantxa Villanueva Larre (seinalearen teoria eta komunikazioak, ISC).