Joan eduki nagusira

Martxoaren 28an, ostirala, 12:00etan, Arrosadiko campuseko Ikasgelategiko 018. ikasgelan (beheko solairuan) “We Will Remain” dokumentalaren (2023) emanaldia eginen da, eta ondoren beduinoen derrigorrezko lekualdaketaren arriskuari buruzko solasaldia eginen da. Dokumentala Jerusalem okupatuan bizi diren Palestinako komunitate beduinoekin lankidetzan egin zen.  Ekitaldian parte hartuko dute Brendan Ciarán Browne Dublingo Trinity Collegeko (Irlanda) gatazkak konpontzeko irakasle, produktore exekutibo eta proiektuaren ikertzaileak eta Bana Abu Zuluf Maynootheko Unibertsitateko (Irlanda) akademiko eta aktibista palestinarrak. Jardueran interesa duen edonork du parte hartzeko aukera.

Saioa ingelesez eginen da, eta Bashar Zarourrek zuzendutako dokumentalak azpitituluak izanen ditu. Yala Nafarroa Palestinarekin erakundearekin lankidetzan antolatu dute jarduera.

“We Will Remain” proiektuak ikusgarritasuna eman nahi die Palestinako beduinoen komunitateen egoerari, lekualdatzeko eta deserrotzeko politikei aurre egin behar baitiete Palestinaren eta Israelen arteko gatazkaren testuinguruan.