Osotara 115 lagunek parte hartu dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Liburutegiko “escape room”aren bigarren edizioan. Ekimen horrek entretenimendua eta Arrosadiko campuseko eraikinean dauden zerbitzu, baliabide eta guneei buruzko ikaskuntza uztartzen ditu. Miren Osés Bidarte eta Miguel Nagore Irigoyen Zientzietako Graduko laugarren ikasmailako ikasleek osatutako “100tíficos” taldeak irabazi du jarduera. Erronkak konpontzeko trebetasunari esker, diseinatutako probak gainditu dituzte.


Miguel Nagore eta Miren Osés Zientzietako Graduko ikasle eta Liburutegiko “escape room”aren 2. edizioko irabazleak.
Jardueran parte hartu dute ikasleen hogeita sei taldek (Esperientziaren Gelako ikasleek osatutako talde bat barne), irakasle eta ikertzaileen (I-I) zortzi taldek eta teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen (TEKAZEL) beste talde batek.
“Escape room”aren hurrengo edizioa 2025-2026 ikasturtearen hasieran eginen da. Graduko ikasle berriei ongietorria egiteko jardunaldian emanen da jardueraren berri.