Martxoaren 27an, osteguna, 19:00etan, literatur topaketa bat eginen da Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) Clara Obligado idazlearekin. Ekitaldia Arrosadiko campuseko Olibondoak eraikineko Nicolás García de los Salmones aretoan (1. solairuan) eginen da. Jarduera antolatu dute Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzak, Aulexnak (NUPeko Esperientziaren Gelako Ikasle eta Ikasle Ohien Elkartea) eta Gafas de Escribir literatur taldeak. Sarrera librea izanen da aretoa bete arte.
Clara Obligado idazlea (Buenos Aires, Argentina, 1950) Literaturan lizentziaduna da, eta 1976az geroztik Espainian bizi da. Hainbat nobela eta saiakera idatzi ditu, bai eta aintzatespen ugari jaso ere. Besteak beste, Lumen Emakumezko Saria “La hija de Marx” nobelagatik, Setenil Saria ipuin-liburu onenari “El libro de los viajes equivocados” lanagatik eta Juan March Cencillo Eleberri Laburreko Juan March Cencillo Saria “Petrarca para viajeros” lanagatik. Bere ibilbidean literatur ahots berrien trebakuntza lanetan aritu da idazketa-tailerren bidez eta espainieraz idatzitako mikrokontakizunaren garapenean parte hartu du.