Joan eduki nagusira

Joan den asteburuan Nafarroako ikastetxeetako hogeita hamar bat ikaslek parte zuten CanSat eskualdeko lehiaketarako prestaketa-ekitaldi batean. Lehiaketa horretan, freskagarri-lata baten tamainako satelite bat diseinatu behar da taldeka. Ekitaldian, droneen laguntzarekin, diseinatutako aparatuak higiarazi behar ziren probatzeko. Iruñeko Planetarioak (NICDO) eta NUPek antolatu zuten ekitaldia.  

zoom preparatoria cansat

CanSat eskualdeko lehiaketa prestatzeko jardunaldian parte hartu dutenetako batzuk.

Aparatuen proba-hegaldia Aeromodelismoaren Nafarroako Elkarte Klubak (ACNA) utzitako Lizasoaingo (Ororbia) aerodromoan egin zen, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sistema Banatuak ikerketa-taldeak emandako droneekin. 

NUPek bultzatutako CanSat-en ekintzak NUPen zientzia-dibulgazioko proiektuen deialdian aukeratutako proiektu batean daude jasota. Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzak Kultura Zientifikoaren Unitatearen bidez bultzatzen du deialdia. Joan den otsailean jardunaldi bat egin zen NUPen, eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetako ikasleek Unibertsitateko irakasleei azaldu zieten nola ari diren beren proiektuetan lanean. Aipatu deialdiari esker egindako jarduera bat da.

CanSat proiektua Nafarroan

Aurten, guztira, 73 ikaslek hartzen dute parte proiektuan, 15 taldetan banatuta eta Iruñea, Martzilla eta Tafallako 6 ikastetxetakoak dira: Navarro Villoslada BHI, Caro Baroja BHI, Marqués de Villena BHI, Padre Moret Irubide BHI, Sancho III El Mayor BHI eta Irabia-Izaga ikastetxea. Zehazki, hauek dira taldeak: Space Makers, AeroNimbus, Stellarion Project, Guardianes del cielo, Templarios celestiales, Astropetas, Cansatdos con salsa, Leones de Montepinar, SatConnect, Las Navarricas, Los_Robochocantes, AstroBite, Navarrocket, Irubide eta SkyScope. 

Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Planetarioak, NICDO Planeta STEMek, ESEROk eta NASERTICek antolatutako programa horrek ZTIM bokazioak sustatzea du helburu, eta NUPen, Leringo Udalaren eta Granadako Zientzien Parkearen laguntza du.