Pablo Nieto Rodríguez Burlatako Ibaialde BHIko ikaslea, Nahia Herrero Jiménez ikastetxe bereko ikaslea eta Sara Lorente García Liceo Monjardíneko ikaslea, hurrenkera horretan, lehen postuetan sailkatu ziren Geografiako Olinpiadaren tokiko fasean. Atzo, martxoak 19 (asteazkena), Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) egin zen olinpiada. Hiru ikasleek fase nazionalean ordezkatuko dute Nafarroa. Fase hori maiatzaren 5ean eginen da “online”.
Ikastetxe hauetako 9 ikaslek hartu dute parte edizio honetan: Liceo Monjardín, Ibaialde BHI eta Santa Teresa de Jesús. Lehen hiru postuetan sailkatutako ikasleez gain, laugarren eta bosgarren postuetan sailkatu ziren Adur Elicegui Calixto (Liceo Monjardín) eta Julio Peña Gorbe (Ibaialde BHI).
NUPeko Giza eta Hezkuntza Zientzien Sailak eta Geografoen Elkargoak antolatu zuten lehiaketa. Proba test formatuan egin zen, eta hirurogei minutuko iraupena izan zuen. Olinpiadan parte hartzeaz gain, ikasleek Unibertsitatea eta bere eskaintza akademikoa ezagutzeko aukera izan zuten.