Atzo, martxoak 18, Gizarte Lanaren Nazioarteko Egunean, María Teresa Abaurrea Azcona gizarte langileak eta Lucía Martínez Virto Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakasle eta I-COMMUNITAS Institutuko ikertzaileak NUPeko Concepción Arenal sariak jaso zituzten. Ekitaldi instituzionala Bisitazioko Amen eraikineko Pinaquy aretoan egin zen, eta NUPeko Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatu zuen Nafarroako Gizarte Laneko Elkargo Ofizialarekin batera.
María Teresa Abaurreak bere ibilbide profesionalagatik jaso zuen saria, eta Lucía Martínez Virtori, bestalde, bere ikerketa-jarduera aitortu zioten. María Carmen Maeztu Villafranca Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariak eman zituen bi sariak. Ekitaldi berean, Gizarte Laneko ikurra eman zitzaion María Luz Napal Calvo elkargoko kide beteranoenari, eta Lanbideko Giltza ere eman zitzaion Nahia Viedma Calvo elkargoko kide gazteenari. Kasu horretan, Gema Escalada San Adrián Gizarte Laneko Elkargoko buruak eman zituen sariak.


Beren gradu amaierako lanengatik saritutako ikasleak. Ezkerretik eskuinera: Silvia Jiménez Clavería eta Irene Ibarz Vidador.
2023-2024 ikasturteko gradu amaierako lan hoberenen aitorpena
Ekitaldi instituzionalean, 2023-2024 ikasturtean kalifikazio hoberena lortu zuten gradu amaierako lanak ere aitortu zituzten. Zehazki, Irene Ibarz Vidador eta Silvia Jiménez Clavería ikasleen lanak aitortu zituzten. Lehenengoaren lana zentratu zen gazteen delinkuentziaren analisian gizarte lanaren ikuspegitik, eta bigarrenaren lana zentratu zen hezkuntzak ijito gazteak gizarteratzeko betetzen duen zereginean. NUPeko Gizarte Laneko Ikasleen Elkarteak eman zituen sariak.