Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) graduko eta masterreko eta María Ana Sanz eta Donapea Lanbide Heziketako ikastetxeetako hogeita hamar bat ikaslek parte hartu zuten duela gutxi Navarra Cyber Talent erronkaren bigarren edizioan  NUPeko Zibersegurtasunaren Katedraren lehen jarduera da. Nafarroako Gobernuak bultzatutako Navarra Cybersecurity Center (NavCC) erakundeak sortu du Katedra berriki.

zoom Parte-hartzaileak, NUPeko Arrainontzian egindako erronkan.

Parte-hartzaileak, NUPeko Arrainontzian egindako erronkan.

Mikel Izal Azcárate eta Santiago García Jiménez Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Saileko irakasleek (lehena, Katedraren zuzendaria) antolatu zuten lehiaketa Juan Ramón Aramendia NavCC erakundeko zuzendari eta Katedraren presidentearekin batera.

Navarra Cyber Talent hacking lehiaketa bat da, eta “capture the flag” (bandera harrapatu) gisako erronka batzuei irtenbidea ematea du helburua. Erronka horietan, ikasleek sistema ahulei eraso behar diete “bandera” horiek aurkitzeko, eta hacking trebetasunak erabili behar dituzte hainbat erronkari irtenbidea emateko.