Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP), Aprender/Ikasi  Katedraren eta Gizarte Ikerketa Aurreraturako I-Communitas Institutuaren   bidez, eta Nafarroako Gobernuaren Irakasleei Laguntzeko Lekarozko Zentroarekin (ILZ) lankidetzan, “Pornografia digitala gizarte-arazo gisa: hezkidetzan lantzea” ikastaroa ematen ari da. Ikastaroa Foru Komunitateko Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei dago zuzenduta. Prestakuntza “online” modalitatean ari dira egiten martxoaren 17tik 26ra bitarteko hiru saiotan, eta arazo horren ondorioak aztertu eta ikasgelan kudeatzeko tresnak eskaintzen ditu.  Lydia Delicado Moratalla prestakuntzaren zuzendari eta NUPeko I-COMMUNITAS Institutuko irakasle eta ikertzailea eta Lluís Ballester Brage Balear Uharteetako Unibertsitateko ikertzailea ari dira prestakuntza ematen.

Ikerketa zientifikoek frogatu dute pornografia digitalaren kontsumoak ondorio kaltegarriak dituela sozializazioan, eta pertsonen arteko harremanetan indarkeriazko jokabideak normalizatzen laguntzen duela. Hori dela eta, ikastaroaren helburua da Nafarroako irakasleei tresnak ematea ikastetxeetan arazo hori prebenitzeko, lantzeko, maneiatzeko eta konpontzeko.

Ikastaroaren edukiek hiru ardatz dituzte: pornografiaren kontsumoak haurtzaroan, nerabezaroan, gaztaroan eta helduaroan duen eragina; eduki horiek sozializazio-prozesuetan eta jarrera eta jokabide bortitzak betikotzean duten eragina; eta hezkidetza-estrategiak garatzea, ikastetxeek fenomeno horri aurre egin diezaioten.