Joan eduki nagusira

Paula Calvo Bayon (Psikologiako Gradua), Fermín Pascual Salinas eta Oumy Samb Diagne (biak Zuzenbideko Gradukoak) ikasleek osatutako taldeak irabazi du Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) XXIV. Eztabaida Liga. Finala aurreko ostiralean egin zen Unibertsitatean. Adrián Ruiz Elvira Zientzietako Graduko ikaslea izan zen hitzaldi hoberenaren torneoko irabazlea.

zoom Unibertsitatearteko Eztabaida Liga irabazi duen taldea. Ezkerretik eskuinera, Fermín Pascual, Paula Calvo, Oumy Samb Diagne eta Gurutze Pérez Artieda (NUPeko Kulturaren eta Dibulgazioaren Arloko zuzendaria).

Unibertsitatearteko Eztabaida Liga irabazi duen taldea. Ezkerretik eskuinera, Fermín Pascual, Paula Calvo, Oumy Samb Diagne eta Gurutze Pérez Artieda (NUPeko Kulturaren eta Dibulgazioaren Arloko zuzendaria).

Irabazleek finalean gailendu zuten Flor Claudia Etayo del Carmen (Zuzenbideko Gradua), Ángela González Ruiz (Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako Gradua), Adrián Ruiz Elvira (Zientzietako Gradua) eta Oihane Zabalegui Murugarren (Medikuntzako Gradua) ikasleek osatutako taldea. Hirugarren postuan sailkatu zen Daniel Álvaro Bueno (Medikuntzako Gradua), Víctor López Valero (Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako eta Ingeniaritza Biomedikoko Gradu Bikoitza), María Sánchez Francés (Bioteknologiako Gradua) eta Elisaveta Tatarintseva (Soziologia Aplikatuko Gradua) ikasleek osatutako taldea. Sariak 650 eurokoak ziren talde irabazlearentzat eta 300 eta 150 eurokoak bigarrenarentzat eta hirugarrenarentzat, hurrenez hurren. Hitzaldi hoberenaren egileak 100 euro eskuratu zituen.

Klima-aldaketari eman beharreko erantzuna

Hau zen edizio honetarako aukeratu den gaia: “Prestatuta al daude europar herrialdeak klima-aldaketak ekar ditzakeen hondamendi naturalei behar bezala erantzuteko?”. Ligaren araudiak ezartzen duenez, talde parte-hartzaileek elkarren aurkako jarrerak defendatzen dituzte, bat alde eta bestea kontra. Norgehiagoka hasi baino minutu batzuk lehenago erabakitzen da nork zer jarrera defendatuko duen. Honako hau izan zen hitzaldi hoberenaren torneoko gaia: “Prestatuta al gaude hondamendi naturalek etorkizunean eraginen dituzten lekualdatzeetarako?”

zoom Eztabaida Ligako parte-hartzaile, epaimahaikide eta prestatzaileak, NUPen.

Eztabaida Ligako parte-hartzaile, epaimahaikide eta prestatzaileak, NUPen.

Talde irabazleak aukera izanen du NUPen ordezkaria izateko G-9 taldearen Unibertsitatearteko Eztabaida Ligan. Aurten, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuko du, eta apirilaren 2tik 4ra bitartean eginen da, Gasteizen.

Unibertsitatearteko Eztabaida Liga

NUPeko Unibertsitateko Eztabaida Liga Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzak antolatzen du, eta Nafarroako Parlamentuaren laguntza dauka. Ekimen horren helburua da Unibertsitateko ikasleen artean jendaurreko elkarrizketa eta ideien alderaketa sustatzea, betiere elkarbizitzan trebatzeko eta norberak dituen trebetasunak garatzeko.

zoom Adrián Ruiz Elvira, hitzaldi hoberenaren torneoko irabazlea.

Adrián Ruiz Elvira, hitzaldi hoberenaren torneoko irabazlea.

Honako hauek osatu zuten edizio honetako epaimahaia: Rafael García Santos, Roberto Aguado Jiménez, Silvia Badiola Coca, Aránzazu Jurío Munárriz, Irene López, Miguel Ángel González eta Miguel Matellanes.