Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) topaketa bat antolatu du Foru Komunitateko enpresak Bioteknologiako eta Zientzietako graduetako eta Datuen Zientziako eta Bioteknologiako gradu bikoitzeko ikasleekin harremanetan jartzeko, diziplina horiek eskaintzen dituzten aukera profesionalak deskubritzeko helburuarekin. Zazpi erakundetako ordezkariek beren zerbitzu eta produktuen berri eman diete ikasleei, bai eta beren instalazioetan curriculumeko edo curriculumetik kanpoko praktikak eta ikasketen amaierako lanak egiteko aukeren berri ere. Ekitaldiak ikasleek izan ditzaketen irteera profesionalak ikusarazteko aukera emateaz gain, erakunde akademikoaren eta industriaren arteko harremana ere indartu du, lankidetzako ekosistema bat sustatzeko helburuarekin.
Saioak berrogeita hamar ikasle bildu zituen, eta entitate hauek parte hartu zuten: AIN, CENER, CIMA Lab Diagnostic, GenBioma Aplicaciones, Nasertic, NuCaps eta 3p Biovian.
Topaketaren antolatzaileak
Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoak (NIBGMET) antolatu zuen topaketa bere bi zuzendariorderen koordinazioarekin: Rosa Murillo Pérez (Bioteknologiako Graduko eta Datuen Zientziako eta Bioteknologiako gradu bikoitzeko arduraduna) eta Fernando Bimbela Serrano (Zientzietako Graduko arduraduna).