Joan eduki nagusira

Aidan Morán Lama Navarro Villoslada BHIko ikasleak irabazi du martxoaren 11n, asteartea, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) egin zen Fisikako Olinpiadaren tokiko fasea. Alejandro Vázquez López Burlatako Ibaialde BHIko ikaslea bigarren postuan sailkatu da. Bi ikasleek Foru Komunitatea ordezkatuko dute lehiaketa intelektual horren fase nazionalean, zeina apirilaren 11tik 14ra Valentzian eginen baita. 

zoom olimpiada fisica

Olinpiadan parte hartu zuten ikasleak.

David Marcén Churío Plaza de la Cruz BHIko ikaslea eta Iker Hualde Vaca Mendillorri BHIko ikaslea hirugarren eta laugarren postuan sailkatu dira hurrenez hurren, eta, horrenbestez, ordezkoak izanen dira bi titularrek ezin badute fase nazionalean parte hartu.

Osotara hamabost ikastetxetako 50 ikaslek eman zuten izena lehiaketan. Probetan, Batxilergoko gaitegiarekin lotutako problemak ebatzi behar izan zituzten, eta gero proba esperimental bat egin zuten Sarioko fisika-laborategi batean.