Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Zientzia Juridikoen Fakultateak eta erakunde bereko Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedrak batera antolatu dute “Ekonomia sozial berrirako zuzenbide berri bat” Zuzenbide Kooperatiboko saioa. Martxoaren 20an, osteguna, 16:30ean eginen da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (NAPI) Pío Baroja aretoan. Joateko, inskripzio-inprimakia bete behar da.
Jardunaldia ponentzia batzuen inguruan antolatu da, eta aditu hauek izanen dira hizlariak: Maravillas Espín Sáez (Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakaslea), Enrique Gadea Soler (Deustuko Unibertsitateko Merkataritzako Zuzenbideko katedraduna), Fernando Sacristán Bergia (Rey Juan Carlos Unibertsitateko Merkataritzako Zuzenbideko katedraduna) eta Aránzazu Pérez Moriones (NUPeko Merkataritzako Zuzenbideko katedraduna). Hainbat gai jorratuko dituzte, hala nola Ekonomia Sozialari buruzko Lege Integralaren proiektua, kooperatiben balio eta printzipioak eta enpresa mota horretako bazkideen erantzukizunak.
Honako hauek emanen diote hasiera jardunaldiari: Juan Luis García Martín Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria; Roldán Jimeno Aranguren, NUPeko idazkari nagusia; eta Beatriz Rodríguez Sanz de Galdeano, Zientzia Juridikoen Fakultateko dekanoa. Honako hauek emanen diote amaiera jardunaldiari: Ignacio Hualde Barbería, ANELeko presidentea; Sandra Cavero, Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedrako zuzendaria; eta Rafael Lara irakaslea, jardunaldien zuzendaria.