Joan eduki nagusira

“Landa-eremuko emakumeen mende bat: orainari ahotsa, iraganari begirada” proiektuaren barruan, eta Emakumeen Nazioarteko Eguna zela eta, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Iranzu Zalba Larruy Nekazaritzako Elikagaietako doktoregaiak topaketa bat antolatu zuen berriki unibertsitatean Nafarroako iparraldeko emakume abeltzainekin. Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) bultzatu du proiektua Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzaren kultur proiektuen deialdiaren bidez, eta proiektuaren helburua da landa-eremuko emakumeen lana agerian jartzea zabalpenerako eta gogoetarako zenbait jardueraren bidez.

zoom mujeres rurales

Landa-eremuko emakumeek NUPen egindako topaketaren une bat.

Ekitaldia IITIGMETeko (Haginak) ekitaldi-aretoan egin zen, eta Ainhoa Goñi Ormart (Agorleku Gaztak) eta Nerea Mortalena (Indakoa Baserria) ardi-azienda duten Baztango bi artzainek parte hartu zuten. Abeltzaintzan duten esperientziaren berri eman zuten, bai izan dituzten erronkak eta bai beren eguneroko laneko alderdi positiboak ere.   

Mahai-ingurua eta esnekien dastaketa

Protagonisten esku-hartzeen ondoren, mahai-ingurua egin zen, eta Irache Echeverría NUPeko irakasle eta ikertzaile eta ardi-azienda duen abeltzainak eta Ana Larruy Alaña Baztango Kultura teknikariak ere parte hartu zuten. Solasaldian, gai garrantzitsuak izan zituzten aztergai, hala nola landa-eremuko emakumeen lana agerian jartzea, lana, norberaren ardurak eta familia bateragarri egiteko zailtasunak edo abeltzaintzan aritzeko zailtasunak.

Gero, topaketa bat egin zen giro lasaian, eta parte-hartzaileek aurkezpen eta solasaldian aztertutako gaiei buruz hitz egiteaz gain, Ainhoa Goñi Ormartek egindako esnekiak dastatu zituzten: mamia, Idiazabal Jatorri Deiturako gazta eta gazta zaharra. Amaitzeko, Nafarroako produktu batzuk zozkatu zituzten, eta Paula Domínguez Lacueva doktoregaiak irabazi zuen zozketa.

“Landa-eremuko emakumeen mende bat: orainari ahotsa, iraganari begirada” proiektuaren barruan dago orobat Baztango Udalak utzitako “Landa-­eremuko emakumearen antzinako irudiak” argazki-erakusketa. Erakusketa martxoaren 21era arte egonen da ikusgai Ikasgelategiko 3. solairuko atondoan, eta sarrera librea izanen da.