Joan eduki nagusira

“Zerga-estrategiak eta ondorengotza enpresa familiarrean” izenburupean, NUPeko Enpresa Familiarren Katedrak eta Zerga Aholkularien Espainiako Elkarteak (AEDAF) mintegi bat antolatu dute otsailaren 27an, osteguna, 17:00etatik 20:00etara, Arrosadiko campuseko Ada Byron aretoan (Arteak eraikina).

zoom NUPeko Arrosadiko campusaren ikuspegia.

NUPeko Arrosadiko campusaren ikuspegia.

Lucía Garcés Galdeano Katedraren zuzendariak eta Beatriz Pérez Pérez AEDAFeko ordezkariak aurkeztuko dute mintegia. Lehenengo saioan aztergai izanen dute “Ondasunen afektazioa: ibilgetua, altxortegia, finantza-inbertsioak eta beste aktibo problematiko batzuk”, eta David Asín Martínez Zuzenbidean eta EAZn lizentziadunak eta Antonio Durán-Sindréu Buxadé Enpresa Zientzietan diplomadun eta EAZn lizentziadunak emanen dute. Biak AEDAFeko kideak dira. Hugo López López NUPeko Finantza eta Zerga Zuzenbideko irakasle titularra eta AEDAFeko kidea izanen da moderatzailea.

Mahai-inguru labur baten ondoren mintegiaren bigarren zatiaren txanda izanen da ponentzia honekin: “Enpresa familiarren transmisioak dituen alderdi problematikoak”. Honako hauek parte hartuko dute: Sonia Velasco Goñi Zuzenbidean lizentziaduna eta Sonia Olóriz Mateo Zuzenbidean lizentziaduna eta AEDAFeko kidea. Moderatzaile-lanetan arituko da Beatriz Marín Villamayor AEDAFek Nafarroan duen Azterlanen Kabinetearen ordezkaria. Mintegiari amaiera emanen diote mahai-inguruak, ondorioek eta itxierak.