Joan eduki nagusira

Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak (ANECA) ematen duen enplegagarritasunari eta ekintzailetzari buruzko kalitatearen nazioarteko zigilua lortu du Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP). Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioaren mendeko erakundea da ANECA. NUPek 2024. urtearen amaieran jaso zuen sari hori bete beharrekorik gabe, eta horrek esan nahi du ziurtagiriak 6 urteko baliozkotasuna duela eta, horrenbestez, 2030era bitartekoa.

zoom NUP.

NUP.

Kalitatearen nazioarteko zigilu horretan parte hartzea borondatezkoa da, eta jendaurrean aitortu nahi du unibertsitate bakoitzak bere ikasle eta unibertsitateko tituludunen enplegagarritasuna hobetzeko egiten duen lan bikaina, bai eta dituen ekintzailetza-aukerak ere. Orobat Unibertsitatea bere osotasunean (ez titulu bat edo zentro zehatz bat) aitortzen duen zigilu bat da, eta haren ebaluazioa oinarritzen da NUPek 2008tik ezarrita duen Kalitatea Bermatzeko Barneko Sisteman. “Alderdi hori oso garrantzitsua da. Izan ere, NUPek Graduko eta Masterreko ingeniaritza-programa guztietan EURACE eta EuroInf kalitatearen nazioarteko zigiluak baditu ere, zigilu berri hori lehen aldiz eman zaio Unibertsitateari bere osotasunean”, esan du Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetzak.   NUP da, Valentziako Unibertsitate Politeknikoarekin batera, aitorpen hori jaso duen Espainiako lehen unibertsitatea.

Zigilua eman aurreko ikerketak eta lan partekatua

Proiektua ANECAk aldez aurretik egindako ikerketa baten emaitza da. Ikerketa horretan, NUPek ere modu aktiboan parte hartu zuen, unibertsitateek enpleguaren eta egresatuen enplegagarritasunaren arloko jarduerak hobetzeko autoebaluaziorako esparrua prestatzeko. Hain zuzen ere, Errektoreordetzak azaltzen duenez, NUP aspalditik buru-belarri ari da alderdi horiek lantzen, eta azkenaldian bere Enplegagarritasun Plana abian jarrita gauzatu dira. Planaren emaitzak urtero aztertzen ditu, ikasturtez ikasturte osatzeko eta hobetzeko, jarduera berriak sartuz eta ikasle eta tituludun gehiagotara zabalduz. “Gonbidapenaren unetik, NUPek oso positibotzat jo zuen bere parte-hartzea, eta, beste behin ere, enplegagarritasuna eta ekintzailetza hobetzeko egiten duen guztia nabarmendu zuen, alderdi horiek funtsezkoak baitira unibertsitate-prestakuntzaren barruan”, adierazi du Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetzak.

Zigilua emateko, honako alderdi hauek aztertzen dira: enplegagarritasunaren eta ekintzailetzaren arloko estrategia instituzionala, tituludunen graduatu-profilaren definizioa eta lorpena, ikasleari eta gizarteari zuzendutako jardueren arreta, enpleguarekiko bitartekotzara eta ekintzailetza dinamizatzera bideratutakoez gain. Proiektua burutzeko, Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetzak NUPeko Antolamendurako eta Kalitaterako Atalaren laguntza izan du Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren eta ikasleen prestakuntza osoan eragina duten jardueren ardura duten NUPeko beste eragile batzuen parte-hartzeaz gain. Unibertsitate-Gizarte Fundazioak aipatu Enplegagarritasun Plana garatzeko ardura du.

“NUP harro dago zigilu hori inongo bete beharrekorik gabe lortzeaz. Pizgarria da ildo berean jarraitzeko lanean, eta maila sozialeko aitorpen handia da, proiektu pilotu horretarako ANECAk lankidetza-hitzarmen bana sinatu baititu Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioarekin eta eragile sozial nagusiekin (CEOE, CEPYME, CCOO eta UGT)”, esan du amaitzeko Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetzak.