Otsailaren 27an, osteguna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Demokrazia Eskolan, Cristina Monge Lasierrak aztergai izanen du nola egin beharko litzatekeen trantsizio ekologikoa. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, Arrosadiko campuseko Olibondoak eraikineko Nicolás García de los Salmones aretoan, eta sarrera librea izanen da aretoa bete arte.
Cristina Monge Zientzia Politikoetako eta Soziologiako lizentziaduna da eta doktorea Zaragozako Unibertsitatean. Bere intereseko arloak jasangarritasuna eta kalitate demokratikoa dira eta, bereziki, trantsizio ekologikorako gobernantza. Zenbait ikerketa-zentrotan garatzen du bere lana, hala nola Globernance, BC3 eta Atelier ITD Fundazioa. Gainera, aurrerabide jasangarriarekin konprometitutako erakundeen partzuergoko kidea da. Erakunde horien artean daude Ecodes, Fundesplai eta AVANZA Fundazioa.
NUPeko Demokrazia Eskolari buruz
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Demokrazia Eskola, Jorge Urdanoz Ganuza Zuzenbide Saileko irakaslearen zuzendaritzapean, egoera politikoa ulertzeko eta gaurkotasun demokratikoaren barrenaldeak aztertzeko interpretazio-gako funtsezkoetako batzuk Nafarroako herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin sortu zen.
Eskolaren helburua da “Demokraziaren eta giza eskubideen garrantzia ikusaraztea, balio horiek ezinbestekoak baitira gizarte aurreratu ororen etorkizunerako”. Iruñeko Udalaren laguntza du ekimenak.