Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) ikertzaile batzuk bularreko minbiziaren ondoren besoan arazoak dituzten boluntarioen bila dabiltza, Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuak finantzatutako ikerketa bat egiteko. Honako arazo hauek dira: hala indarra nola mugikortasuna galtzea, linfedemaren diagnostikoa, mina, funtzionaltasuna mugatzea edo beste batzuk.  “Ikertu nahi dugu mugimenduen behaketan eta irudimenean oinarritutako terapiak erabilgarriak ote diren alderdi horiek hobetzeko”, esan dute.

zoom voluntarias cancer mama

NUPeko Osasun Zientzien Fakultatearen eraikina.

IMOA-23 izena duen proiektuan sartzeko irizpideak hauek dira: 18 urtetik gorako emakumea izatea, aurretik bularreko minbizia izatea eta tratamendu aktiboak (kimioterapia, erradioterapia eta ebakuntza kirurgikoa) amaituta izatea. Ezin izanen dute parte hartu errezidiba badute, metastasia badute edo beste minbizi-mota baten diagnostikoa badute. Parte-hartzaileek aurrez aurreko hiru saiotara joan beharko dute, indarra, mugikortasuna, besoaren diametroa, mina eta irudimen gaitasuna ebaluatzeko, eta sintomatologiari buruzko galdetegi batzuk bete beharko dituzte. Ikerketan parte hartzeko, interesa dutenek inprimakia bete behar dute. Informazio gehiago nahi izanez gero, proyecto.imoa@gmail.com posta elektronikoko helbidera idatzi edo 644918879 telefono zenbakira deitu behar da. 

Honako hauek osatzen dute NUPeko taldea: María Pilar Arnal Vallés prestakuntzaldiko ikertzaile eta erizaina eta haren hiru tesi-zuzendariek:  Nely Soto Ruiz, Paula Escalada Hernández eta Leticia San Martín Rodríguez. Honako hauek dira taldeko gainerako kideak: Ana Beatriz Bays Moneo, Cristina García Vivar, Mª Rosario Orzanco Garralda eta Amaia Saralegui Gainza.  Horiek guztiak NUPeko Osasun Saileko irakasleak dira, eta gehienak Inno-CARE ikerketa-taldeko ikertzaileak.