Minbiziaren aurkako Munduko Eguna zela eta, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Basoko BHIko Batxilergoko 2. ikasmailako Biologiako ikasleei zuzendutako dibulgazio-jarduera bat antolatu zuen joan den astean. Ekimena Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentroarekin lankidetzan egin zen, eta Paula Aldaz Donamaría zentro horretako ikertzaile eta NUPeko irakasleak eta Marta Redondo Muñoz Navarrabiomedeko ikertzaileak hartu zuten parte. Ana Olía Arjona zentroko teknikariak ere hartu zuen parte.
Jardueran, Paula Aldazek “Minbizia eta ikerketaren garrantzia” izenburuko hitzaldia eman zuen, eta “Minbiziaren genoma deszifratzen” joko-puzzlea egin zuten. Joko-puzzlearen xedea da ikasleek deszifra dezatela DNAren sekuentzia batean kodetutako mezu bat. Buru-hausgarri bat osatu ondoren lortzen da sekuentzia.
Ekintza hori Horizonte Europa programaren G9-SCIENCE4ALL Europar Batasuneko proiektuaren barruan dago. Horizonte Europa Europar Batasunaren Ikerketa eta berrikuntzako esparru-programa da.