Joan eduki nagusira

Biurdana, Iturrama eta Mendillorri (biak Iruñekoak) bigarren hezkuntzako institutuetako Batxilergoko ikasleak bisitan etorri dira Nafarroako Unibertsitate Publikora (NUP), erakunde horrek datorren ikasturterako eskaintzen dituen ikasketa eta zerbitzuen berri izateko. Zehazki, 122, 120 eta 34 laguneko taldeak izan ziren, hurrenez hurren.

zoom biurdana

Biurdana BHIko ikasleak, Arrosadiko campusera iristean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko goi mailako bi eskola teknikoek eta lau fakultateek 2025-2026 ikasturterako eskaintzen dituzten 27 gradu, zortzi gradu bikoitz eta nazioarteko zazpi programei buruzko informazioa jaso zuten ikasleek Arrosadiko campusean.
 

zoom iturrama

Iturrama BHIren argazkia, Arrosadiko campusean ateratakoa.

zoom mendillorri

Mendillorri BHIko ikasleak, Arrosadiko campusean.