Gaur, ostirala, otsailak 7, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak eta Ramón Gonzalo Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) errektoreak Nafarroako Parlamentuaren eta NUPen arteko lankidetzarako esparru akordioaren eranskina sinatu dute, Oroimen Historikoari buruzko Dokumentu Funtsa garatzen jarraitzeko 2024-2027 aldian. Horrela, esparru egonkor bat eman nahi zaie 2025erako programatutako jarduerei.


Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakaria (ezkerrean) eta Ramón Gonzalo NUPeko errektorea (eskuinean).
Gogoratu behar da aipatutako hitzarmena bi erakundeek 2011ko azaroaren 30ean sinatutako akordioaren luzapena dela. Akordioaren xedea zen Oroimen Historikoari buruzko Dokumentu Funtsa izeneko lan-, azterketa- eta ikerketa-programa bat “ezartzea”.
Zehazki, 2025erako sinatutako eranskinak 75.000 euroko kopurua du, eta jasotzen duen Lanerako Planaren hiru lan-ildo garrantzitsuenak dira datu-basearen barne-egitura mantentzea, kudeatzea eta garatzea, ikerketa jarduerak eta ikerketa proiektu honen jardueraren proiekzio publikoa.
Planteatutako ekintzen artean, honako hauek nabarmendu behar dira: bigarren hezkuntzako ikastetxeekin lankidetzan aritzea, arlo horretan lankidetzan aritzeko bi beka abian jartzea edo Tuterako barruti judizialeko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiko dokumentazioa hustea 1936-1939 urteetarako.
Unai Hualde Parlamentuko buruaren iritzian, hitzarmen “garrantzitsua da Dokumentu Funtsaren lanekin eta gure komunitateko Oroimen Historikoaren aldeko ikerketarekin eta lanarekin jarraitzeko. Aipatzekoa da 2011n Parlamentuak eta NUPek oroimen historikoaren aldeko ibilbidea hasi zutela batera, eta gero beste erakunde batzuk batu zaizkie. Hualdek nabarmendu du, “NUPeko ikerketa-taldeek egin duten eta egiten ari diren lan ona, zeina bigarren hezkuntzako ikastetxeetara ere hedatzen baita, eta, horri esker, oroimen historikoa gazteei hurbiltzeko aukera dugu”.