Joan eduki nagusira

Basoko, Julio Caro Baroja eta Navarro Villoslada bigarren hezkuntzako institutuetako eta Donibane Zentro Integratuko (guztiak Iruñekoak) Batxilergoko zenbait ikasle Nafarroako Unibertsitate Publikora (NUP) etorri dira bisitan, erakunde horren datorren ikasturteko ikasketa eta zerbitzuen eskaintza ezagutzeko.   Zehazki, 85, 84, 106 eta 26 laguneko taldeak izan ziren, hurrenez hurren.

zoom Basoko BHIko ikasleak, Arrosadiko campusera iristean.

Basoko BHIko ikasleak, Arrosadiko campusera iristean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko goi mailako bi eskola teknikoek eta lau fakultateek 2025-2026 ikasturterako eskaintzen dituzten 27 gradu, zortzi gradu bikoitz eta nazioarteko zazpi programei buruzko informazioa jaso zuten ikasleek Arrosadiko campusean.
 

zoom Julio Caro Baroja BHIko ikasleak, Arrosadiko campusean.

Julio Caro Baroja BHIko ikasleak, Arrosadiko campusean.

zoom Navarro Villoslada BHIko ikasleak, NUPera egindako bisitaren hasieran.

Navarro Villoslada BHIko ikasleak, NUPera egindako bisitaren hasieran.

zoom Donibane Zentro Integratuko ikasleak, NUPen.

Donibane Zentro Integratuko ikasleak, NUPen.