Luis Amigó (Mutiloa), Nuestra Señora del Huerto eta San Cernin (biak Iruñekoak) ikastetxeetako eta Paz de Ziganda (Atarrabia) ikastolako Batxilergoko ikasleak Nafarroako Unibertsitate Publikora (NUP) etorri dira bisitan, erakunde horren datorren ikasturteko ikasketa eta zerbitzuen eskaintza ezagutzeko. Zehazki, 96, 56, 115 eta 85 laguneko taldeak izan ziren, hurrenez hurren.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko goi mailako bi eskola teknikoek eta lau fakultateek 2025-2026 ikasturterako eskaintzen dituzten 27 gradu, zortzi gradu bikoitz eta nazioarteko zazpi programei buruzko informazioa jaso zuten ikasleek Arrosadiko campusean.