Joan eduki nagusira

Adrián Ruiz Elvira Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Zientzietako Graduko hirugarren ikasmailako ikasleari bigarren gezurtatzaile onenaren saria eman diote Alcalako Unibertsitateko (Madril) Unibertsitate Eztabaidako Smurfit Westrock Txapelketan. Txapelketa urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean eta 2an egin zen. Final laurdenetara iritsi zen NUPeko taldeko kidea zen sariduna. Honako hau zen eztabaidatu beharreko galdera: jasangarritasuna marketineko bidezko estrategia al da edo greenwashing kasu bat? 

zoom Jardueran parte hartu zuen taldea. Ezkerretik eskuinera, Miguel Matellanes (aholkularia) eta María Sánchez, Víctor López, Adrián Ruiz, Flor Etayo eta Ángela González ikasleak.

Jardueran parte hartu zuen taldea. Ezkerretik eskuinera, Miguel Matellanes (aholkularia) eta María Sánchez, Víctor López, Adrián Ruiz, Flor Etayo eta Ángela González ikasleak. .

Aipatu ikasleaz gain, honako hauek osatzen zuten NUPeko taldea: María Sánchez Francés, Bioteknologiako Graduko lehen ikasmailakoa; Ángela González Ruiz, Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako Graduko lehen ikasmailakoa; Víctor López Valero, Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako eta Ingeniaritza Biomedikoko Gradu Bikoitzeko bigarren ikasmailakoa; eta Flor Claudia Etayo del Carmen, Zuzenbideko Graduko hirugarren ikasmailakoa. Miguel Matellanes Muruzábal NUPeko Eztabaida arloko aholkulariarekin joan ziren. Unibertsitatearen esparruan eztabaida sustatzeko asmoz Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Nafarroako Parlamentua egiten ari diren elkarlanaren barruan dago jarduera.