Gaur, asteartea, otsailak 4, Ramón Gonzalo Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak eta Juan Luis García Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak bilera instituzionala egin dute bien intereseko gaiak aztertzeko. Juan Luis Garcíak NUP bisitatu du Departamentuko kontseilari-karguaz jabetu eta handik astebetera. Hitzordua Arrosadiko campusean egin da, eta kontseilaria Eva Perujuániz Unibertsitateko zuzendari nagusiarekin eta Agurtzane Martínez Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiarekin batera joan da bilerara.
Bileran aztergai izan dute, beste gai batzuen artean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2025-28 urte anitzeko finantzaketa-hitzarmena. Hitzarmenaren printzipio ekonomikoak joan den urtean adostu ziren. Orobat aztergai izan dituzte Unibertsitateei buruzko Foru Legearekin lotutako gaiak. Legea prestatzen ari dira orain.