Joan eduki nagusira

Ariadna Puertas Caballero Plaza de la Cruz BHIko Batxilergoko lehen ikasmailako ikasleak irabazi du 2025eko Olinpiada Informatikoa. Urtarrilaren 31n, ostirala, egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP). Brisa Buergo Pérez María Ana Sanz IIko Sistema Mikroinformatikoetako eta Sareetako bigarren ikasmailako ikaslea bigarren postuan sailkatu zen. Julen Íñiguez Ramírez San Cernin ikastetxeko Batxilergoko 2. ikasmailako ikaslea hirugarren postuan sailkatu zen.  Lehen postuan eta bigarren postuan sailkatu direnek Espainiako Olinpiada Informatikoan parte hartuko dute. Apirilaren 4tik 6ra eginen da A Coruñan.

zoom olimpiada informatica

2025eko Nafarroako Olinpiada Informatikoko parte-hartzaileak.

Zazpi ikastetxetako 19 lagunek (14 mutil eta 5 neska) parte hartu zuten Olinpiadan: María Ana Sanz II, Liceo Monjardín, San Ignacio ikastetxea, Benjamín de Tudela BHI, Ibaialde BHI, San Cernin ikastetxea eta Plaza de la Cruz BHI. Ikasle parte-hartzaileak programazioko bost arazo konpondu behar zituzten hiru orduan HackerRank plataforman. Arazoak aipatu plataforman daude kontsultatzeko.

zoom ariadna puertas

Olinpiadaren irabazlea, Ariadna Puertas, Mikel Galar Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrako zuzendaria eta Aránzazu Jurío irakaslea eta epaimahaikidea albo banatan dituela.

NUPeko Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrak eta Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoak (IITIGMET) finantzatu dituzte sariak. Azken erakunde hori lehiaketaren antolatzailea ere bada.
 

zoom brisa buergo

Brisa Buergo, bigarren postuan sailkatua, Mikel Galar Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrako zuzendaria eta Aránzazu Jurío irakaslea eta epaimahaikidea lagun dituela.