Joan eduki nagusira

Otsailaren 1ean, larunbata, 300 bat lagunek hartu zuten parte Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Tuterako Campusa Erakusteko Egunean. Erriberako hiriburuan egin den saioaren atzetik beste hiru eginen dira Iruñeko campusetan (Arrosadia eta Osasuna) otsaileko hurrengo larunbatetan, ikasle eta familiei erakunde akademikoak hurrengo ikasturterako dituen hezkuntza-eskaintza eta unibertsitateko zerbitzuak ezagutarazteko. Unibertsitatea Erakusteko Egunen programa osoa NUPen webgunean  dago kontsultatzeko.

zoom Tuterako campuseko ekitaldi-aretoaren irudia, osasuneko titulazioen saioa hasi baino minutu batzuk lehenago.

Tuterako campuseko ekitaldi-aretoaren irudia, osasuneko titulazioen saioa hasi baino minutu batzuk lehenago.

Tuterako campusa Erakusteko Egunean, Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritzako, Fisioterapiako eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduei eta Fisioterapiako eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradu Bikoitzari buruzko hitzaldi informatiboak eman ziren.  Zehazki, 50 bat lagun joan ziren Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritzako saiora eta 250 lagun inguru osasun arloko gainerako graduetako saiora.

Saioetako hizlariak

Honako hauek eman zituzten hitzaldiak: Martin Larraza Kintana Ikerketako errektoreordea; Santiago Sánchez Alegría Tuterako campuseko Arloko zuzendaria; eta hiru irakaslek: Alfredo Ursúa Rubio eta Alexia Torres Salcedo Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoko (IITIGMET) zuzendaria eta zuzendariordea hurrenez hurren, eta Ana Bays Moneo Osasun Zientzien Fakultateko dekanordea. Gainera, aurkezpenetan parte hartu zuten Miriam Mesquita González Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritzako Graduko egresatuak eta bi ikaslek: Laura Castillo Fernández (Fisioterapiako eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradu Bikoitza) eta Óscar Zubiri Remírez (Fisioterapia).

zoom Bisita gidatua Tuterako campusean Alexia Torres irakaslearen eskutik.

Bisita gidatua Tuterako campusean Alexia Torres irakaslearen eskutik.

Hitzaldi informatiboen ondoren, parte-hartzaileek unibertsitateko instalazioak bisitatu zituzten, lantegiak eta laborategiak barne, non ikasleek beren zeregin akademikoak egiten baitituzte.