Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) Tokiko Jasangarritasunari buruzko NILSA Katedrak konpostatzeari buruzko doako prestakuntza teoriko-praktiko bat antolatu du otsailaren 4an, 6an eta 11n.  Prestakuntza ekonomia sozialeko enpresentzat eta unibertsitateko ikasleentzat da, eta izena emateko mezu elektroniko bat bidali behar da catedra.sostenibilidad@unavarra.es posta elektronikoko helbidera.

Prestakuntza teoriko-praktikoa otsailaren 4an 09:00etatik 13:00etara eginen da NUPen, eta gero otsailaren 6an eta 11n praktika gehiago eginen dira Xabierren (Zangozako merindadea). Prestakuntza Biocompas proiektuko ekintzen barruan dago, eta unibertsitateak Josenea eta Gure Sustraiak bazkideekin parte hartzen du.