Miravalles-El Redín (Zizur Nagusia-Iruñea), Vedruna eta Liceo Monjardín (biak Iruñekoak) ikastetxeetako Batxilergoko ikasleak duela gutxi bisitan etorri dira Nafarroako Unibertsitate Publikora (NUP), erakunde horrek hurrengo ikasturterako dituen ikasketa eta zerbitzuen eskaintza ezagutzeko. Zehazki, 38, 35 eta 53 laguneko taldeak izan ziren, hurrenez hurren.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko goi mailako bi eskola teknikoek eta lau fakultateek 2025-2026 ikasturterako eskaintzen dituzten 27 gradu, zortzi gradu bikoitz eta nazioarteko zazpi programei buruzko informazioa jaso zuten ikasleek Arrosadiko campusean.