Alhama (Corella), Ega (San Adrian) eta Marqués de Villena (Martzilla) bigarren hezkuntzako institutuetako Batxilergoko ikasleak bisitan etorri dira Nafarroako Unibertsitate Publikora (NUP), erakunde horrek datorren ikasturterako eskaintzen dituen ikasketa eta zerbitzuen berri izateko. Zehazki, 76, 51 eta 85 laguneko taldeak izan ziren, hurrenez hurren.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko goi mailako bi eskola teknikoek eta lau fakultateek 2025-2026 ikasturterako eskaintzen dituzten 27 gradu, zortzi gradu bikoitz eta nazioarteko zazpi programei buruzko informazioa jaso zuten ikasleek Arrosadiko campusean.