Calasanz-Escolapios, Hijas de Jesús (Jesuitinas), Sagrado Corazón eta San Ignacio (Jesuitas) ikastetxeetako Batxilergoko ikasleek Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) bisitatu dute berriki, erakunde horrek hurrengo ikasturterako dituen ikasketa eta zerbitzuen eskaintza ezagutzeko. Zehazki, 94, 85, 94 eta 52 laguneko taldeak izan ziren, hurrenez hurren.
Ikasleei informazioa eman zieten Arrosadiko campusean Nafarroako Unibertsitate Publikoko goi mailako bi eskola teknikoek eta lau fakultateek 2025-2026 ikasturterako eskainiko dituzten 27 gradu, zortzi gradu bikoitz eta nazioarteko zazpi programei buruz.