Emakumeen aurkako sexu-indarkeria izanen dute aztergai Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Demokrazia Eskolaren 2025eko lehenbiziko saioan. Urtarrilaren 30ean, osteguna, 19:00etan izanen da NUPek Bisitazioko Amen komentu zaharrean duen egoitzako Pinaquy aretoan. Sarrera librea eta doakoa da aretoa bete arte (sarrera San Frantzisko kaleko 5 zenbakitik, z.g.). Isabel Menéndez Menéndez Burgosko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Publizitateko katedradunak eginen du saioa.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Demokrazia Eskola, Jorge Urdanoz Ganuza Zuzenbide Saileko irakaslearen zuzendaritzapean, helburu honekin sortu zen: egoera politikoa ulertzeko eta gaurkotasun demokratikoaren barrenaldeak aztertzeko interpretazio-gako funtsezkoetako batzuk Nafarroako herritarrengana hurbiltzea. Iruñeko Udalaren laguntza du ekimenak.
Isabel Menéndezen CV laburra
Isabel Menéndez Filosofian doktorea da, Publizitatearen arloko Estrategiako eta Sormeneko masterduna eta Kazetaritzako lizentziaduna. Haren ikerketa-ibilbidearen muina kultur industrien analisi feminista da. Generoaren irudikapena interesatzen zaio, bereziki zineman eta telebistan, baina baita publizitatean, sare sozialetan, musikan, argazkilaritzan edo kazetaritzan ere.
Bere ibilbidean zehar, 200 lan baino gehiago argitaratu ditu: artikuluak, erreseinak, liburuak eta liburuen kapituluak. Haren azken lana “¿Puede la publicidad ser feminista? Teoría y práctica de la femvertising” izan da, 2023an argitaratua Editorial UOC argitaletxearekin. Gaur egun, Burgoseko Unibertsitateko Berdintasun Unitateko zuzendaria eta RUIGEUko koordinatzailea da (Genero Berdintasunerako Unitateen Sarea Unibertsitate Bikaintasunerako).